top of page

Bakio barru barrutik

Bakio barru barrutik

2013-2014 ikasturtean, Urkitza ikastetxeko Guraso elkarteak,  "Bakio barru barrutik" izeneko proiektua martxan jarri dau eta proiektu honen oinarria eta ezinbesteko tresna Bakioko agenda izen da.

Gure herria bere erroetatik ezagutu gura izan dogu eta aurten ardatz nagusia  herria izen da, auzoz auzo murgildu gara hilabete bakoitzean, auzoetako ohiturak eta kontuak entzun doguz dakienengandik, adinekoak inplikatu doguz eta gustura aritu dira geugaz , umeakaz eta gure izan dauen edozeinegaz azalpenak emoten, tailerrak antolatzen, baserriko lanak hobeto ezagutzen, gure ohiturak berreskuratzen.... Berba baten esanda,  adin ezberdinen arteko harremanak sendotu doguz eta orain bagilean(ekainan)gagozala, esan daikegu irailan baino apur bat gehiago dakigula gure herriari buruz.

Web honetan ikasturtean zehar egindako txangoak, hitzaldiak, baserriko lanak.... agertzen dira, ikusi, ikasi, gozatu eta ez ahaztu datorren irailan bueltan gagoz eta!!!!!!

bottom of page